ZERBITZUAK
Hirigintza
Hiritarren behar zein ezaugarriak kontuan izango dituen hiri irisgarri, inklusibo eta hurbila helburu izanik, gertutasun eta trinkotasunean oinarrituriko tresnak garatzen ditugu.
Lurraldea
Lurraldeen arteko desberdintasun ekonomiko, demografiko zein naturalak desoreka bilakatu ez daitezen, lurralde antolamenduko tresnak erabiltzen ditugu aniztasuna potentzialitate bihurtzea ahalbidetuko duten diagnostikoen bidez.
Mugikortasuna
Ingurumen-arazoei aurre egiteko mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, hiri zein lurralde eskalan, mugikortasun ikerketak burutzen ditugu, ingurumen-inpaktua murriztuko duen gertuko mugikortasun-eredu inlusibo, konektatu eta efizienteak garatuz.
Ekonomia
Bidezko garapen sozioekonomikoa ahalbideratuko duen proiektuak garatzen ditugu, analisi espazialetatik hasi eta eskala lokaleraino gerturatuz.
Ingurumena
Hiri-inguruneetan kokatutako sistema naturalak garatzea eta ezagutzea ahalbidetuko duten ikerketak burutzen ditugu, klima-aldaketaren testuinguruan naturaren kontserbazioan eta kudeaketan hobekuntzak aplikatzeko.
Teknologia
Geografia-informazioko sistemen bidez informazioa digitalizatu, datu-baseetan gorde eta antolatzeaz gain, adierazpen espazialen bidez, lurralde analisiak jorratu eta arazoak lokalizatzeak, konponbideak modu sakonagoan identifikatzea ahalbidetzen dugu.