Hiria eta lurraldea haritzen

Gure xedea lurralde eta hiri jasangarriagoak eraikitzen laguntzea da.

Ongi etorri Haritik Hiriraren webgunera!

Zerbitzu geografikoak zure eskura

Gure lurralde zein hiriak leku gizatiarrago batean bihurtzeko grinak batzen gaitu, gizarte, ekonomia eta ingurumen-iraunkortasuna errespetatuz.

Hiri eta lurralde mailan ikuspegi integral batetik jarduten dugu, haien arazo eta bertuteen ikuspegi osoa izateko eta irtenbide eraginkorrak diseinatzeko. Horretarako, garatzen diren prozesuak identifikatzearekin batera, haiei ikuspuntu espazial bat ematen ere saiatzen gara. Hori horrela, zer gertatzen den aztertzeaz gain, non eta lurraldean nola hedatzen den jakiteak orain arte gehiegi landu ez den ikuspuntu zabal eta osoago bat lortzea ahalbideratzen digu.

ZERBITZUAK

Hirigintza

Hiritarren behar zein ezaugarriak kontuan izango dituen hiri irisgarri, inklusibo eta hurbila helburu izanik, gertutasun eta trinkotasunean oinarrituriko tresnak garatzen ditugu.

Lurraldea

Lurraldeen arteko desberdintasun ekonomiko, demografiko zein naturalak desoreka bilakatu ez daitezen, lurralde antolamenduko tresnak erabiltzen ditugu aniztasuna potentzialitate bihurtzea ahalbidetuko duten diagnostikoen bidez.

Mugikortasuna

Ingurumen-arazoei aurre egiteko mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, hiri zein lurralde eskalan, mugikortasun ikerketak burutzen ditugu, ingurumen-inpaktua murriztuko duen gertuko mugikortasun-eredu inlusibo, konektatu eta efizienteak garatuz.

Ekonomia

Bidezko garapen sozioekonomikoa ahalbideratuko duen proiektuak garatzen ditugu, analisi espazialetatik hasi eta eskala lokaleraino gerturatuz.

Ingurumena

Hiri-inguruneetan kokatutako sistema naturalak garatzea eta ezagutzea ahalbidetuko duten ikerketak burutzen ditugu, klima-aldaketaren testuinguruan naturaren kontserbazioan eta kudeaketan hobekuntzak aplikatzeko.

Teknologia

Geografia-informazioko sistemen bidez informazioa digitalizatu, datu-baseetan gorde eta antolatzeaz gain, adierazpen espazialen bidez, lurralde analisiak jorratu eta arazoak lokalizatzeak, konponbideak modu sakonagoan identifikatzea ahalbidetzen dugu.

Zer behar duzu?

Zure beharretara egokitutako zerbitzu geografikoak eskaintzen ditugu

ARGITALPENAK

HIRIA MAPAN

Euskararen kale erabilera Donostian

Zein da egoera auzo bakoitzean?

HARIA

New Yorkeko neurriak

Euskal Herriko hirietan aplikatuz gero zer eragin izango lituzkete?

HIRIA HISTORIAN

Baionako ZUP auzoa

Zergatik da hain berezia Baionako auzo hau?

HIRIA MAPAN

Iruñeko kaleen berdetasuna

Iruñeko paisaia ulertzen NDVIa aztertuz…

PODKASTA

PODKASTA

Turistifikazioa ft. Bizilagunekin eta Parte Zaharrean Bizi

Zeintzuk dira turistifikazioak sortzen dituen ondorioak?

2022/06/13

PODKASTA

Eredua zalantzan: COVID-19 ondorengo hiria

Zer hiri-eredu bilatu beharko genuke pandemia ostean?

2022/03/18