GURI BURUZ

Zerbitzu geografikoak zure eskura

Haritik Hirira bi geografok osatutako lantaldea da. Gure lurralde zein hiriak leku gizatiarrago batean bihurtzeko grinak batzen gaitu, gizarte, ekonomia eta ingurumen-iraunkortasuna errespetatuz.

Hiri eta lurralde mailan ikuspegi integral batetik jarduten dugu, haien arazo eta bertuteen ikuspegi osoa izateko eta irtenbide eraginkorrak diseinatzeko. Horretarako, garatzen diren prozesuak identifikatzeaz gain, haiei ikuspuntu espazial bat ematen ere saiatzen gara. Hori horrela, zer gertatzen den aztertzeaz gain, non eta lurraldean nola hedatzen den jakiteak orain arte gehiegi landu ez den ikuspuntu zabal eta osoago bat lortzea ahalbideratzen digu.

Haritik Hirira jakintza-alor anitzeko ikuspegitik garaturiko ekimena denez, lurraldea ere horrela ulertzen dugu: dinamika sozioekonomikoak, ingurumenekoak, dinamika demografikoak, generokoak etab. gurutzatzen, bateratzen eta barnebiltzen duen espazioa.

Josu del Campo

Zuzendaria

Geografoa. Hiri Plangintza eta Jasangarritasuna masterra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

Jon Macías

Zuzendaria

Geografoa. Lurralde Dinamikak eta Garapena masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean.​